XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Angelu limitearen sinuaren balioa, era orokorrez, matematikoki adierazi - Baltzuan jarri (IR-IK).

- Ondoko aspektuak berrikusi (IK): Lentea aldenaz beste iragan ondoren, bi izpik edo berauen luzapenek elkar ebakitzen duteneko puntuaren irudia.

Irudia erreal eta birtualaren arteko bereizkuntza.

Puntu baten irudia beronen izpiek segitzen duten jarraipidea marraztuz, eta lentea aldenaz beste iragaitean, beren ibilia zein izango den xehetasunez jakinez, aurkituko da.

- Ondoko ariketak egin (IK): Ematen den lente konbergentearen araberako O puntuaren irudia marraztu ondoren erakusten diren urratsak segituz.

O puntutik ateratzen diren puntuetarik zeinen jarraipidea marraz genezake berehala, lentea aldenaz beste iragan ondoren segitzen duena alegia?.

Luza itzazu lentean jo dezateino.

Marraz ezazu lentea aldenaz beste iragan ondoan bakoitzak segitzen duen bidea.

Elkar ebakitzen al dute punturen batetan? Hala balitz, seinala ezazu puntua. Zenbat izpi behar dira irudi hau lortzeko?.

- Baltzuan jarri (IR-IK) - Ondoko ariketak burutu (IK): Ematen den lente konbergentearen araberako O puntuaren irudia marratu.